Gorputz, emozio eta harreman terapia
Egunerokoan bizi dugun erritmo biziak maiz ez digu uzten nola gauden sentitzen. Zer behar dugun entzuten… etengabeko zereginetan murgilduta. Hitzak dioen moduan Ekurak geratzeko tartea eskainiko digu; erritmoa jeitsi eta barruan dugunari espazio ematen. Guztia geratzean, barruan dugun mugimendua sentitu genezake. Baina maiz, ohituta ez bagaude, ez dakigu zer egin barne mugimendu horrekin. Hori dela eta, Ekurak norberak zer behar duenaz jabetzen, nola zaintzea nahi dugun, zerk egiten digun on konturatuz, zer eraiki nahi dugun jakiten lagun diezazuke.
Bakarkako eta taldeko saioak emakume, nerabe eta hezkuntza-komunitatearentzat.
Eider Zuriarrain naiz, eta urte luzez hezkuntzan aritu ondoren, gorputzaren, emozioen eta harremanen garrantzia erdigunean jartzen duen bidea eraiki dut.
Pedagogia Sistemikoan eta Biodantzan formatua, emakumeei, nerabeei eta hezkuntza-komunitateei laguntzen diet barruan gertatzen dena ulertzen, emozioak lantzen eta egunerokoan ongizate handiagoa eraikitzen.
Gelditu, sentitu eta norberarekin zein besteekin modu osasuntsuagoan konektatzen lagunduko dizut.
Nola lagun zaitzaket?
Hiru bide nagusitan egiten dut lan: bakarkako saio terapeutikoak, autoezagutza eta ahalduntze taldeak, eta hezkuntza-komunitaterako elkarbizitza-saioak.
Bakarkako saio terapeutikoak
Gorputza eta burua uztartzen dituen terapia
Bakarkako saioetan, alderdi kognitiboa lantzeaz gain, gorputza ere prozesuaren parte izango da. Estresa, blokeoak eta emozioak gorputzetik entzun eta lantzen ditugu, barruan gertatzen dena hobeto ulertu eta zurekin bake handiagoz egoteko.
Autoezagutza eta ahalduntze saioak
Taldean, gorputzetik eta bizipenetatik
Talde-saio hauek norbere burua hobeto ezagutzeko eta ahalduntzeko espazioak dira. Gorputzaren bidez, lokartuta dauden potentzialtasunak esnatu, emozioei lekua egin eta besteekin harreman osasuntsuagoak eraikitzen laguntzen dute.
Hezkuntza komunitatearentzat
Guraso, ikasle eta irakasleentzat
Hezkuntza komunitatearen beharretara egokitutako saioak: harremanak, mugak, konfiantza, autoritatea, estresa edo talde-lana lantzeko. Gorputza ere prozesuaren parte da, elkarbizitza eta ongizate emozionala modu praktikoan lantzeko.
Zure erritmoan, zure ondoan
Baliteke aspaldian zure burua albo batera utzi izana. Baliteke estresa, nekea edo harremanetako zailtasunak pilatuta sentitzea. Nik ere hori bizi izan dut, eta badakit zein zaila den barruan gertatzen denari hitza jartzea.
Horregatik sortzen ditut saio hauek: espazio seguru bat izan dezazun, gorputza entzuten hasteko, emozioei tokia egiteko eta zurekin bake handiagoa eraikitzeko. Formazioz eta esperientziaz laguntzen dut, baina baita bizipenetik ere.
Saioak non egiten dira?
Bakarkako saio terapeutikoak Zarautzen eskaintzen ditut, aurrez aurre. Talde-saioak eta hezkuntza-komunitaterako saioak, berriz, talde edo erakunde bakoitzaren beharretara egokitzen ditut, lekua eta formatua kontuan hartuta.
Zuretzat edo zuen talderako aukera egokiena zein den jakin nahi baduzu, idatzi lasai.


