Bakarkako saio terapeutikoak
Gorputza, emozioak eta barruan gertatzen dena lantzeko bakarkako terapia
Batzuetan, estresa pilatzen da, barruan zer gertatzen zaigun ulertzea kostatzen da, eta horrek egunerokoan eta harremanetan eragiten du. Askotan, burutik badakigu zer gertatzen zaigun, baina emozioak gorputzean geratzen dira, adierazi gabe.
Horregatik, bakarkako saio terapeutiko hauetan gorputza, emozioak eta alderdi mentala batera lantzen ditugu, barruan gertatzen dena entzun, ulertu eta pixkanaka eraldatzeko.
Zer gertatzen da askotan?
Egunerokoan, askotan agertzen dira:
- Estresa eta gainkarga
- Nekea eta deskonexioa
- Barruan zer sentitzen den ez jakitea
- Blokeoak harremanetan
- Urduritasuna edo antsietatea
- Esan nahi dena adierazteko zailtasuna
Horrek guztiak eragina du:
- Zure ongizatean
- Zure gorputzean
- Eta zure harremanetan ere
Saio hauen helburua ez da “azkar konpontzea”, baizik eta zure barruan gertatzen dena entzuten eta ulertzen laguntzea, gorputzari ere lekua emanez.
Norentzat dira saio hauek?
Bakarkako saio terapeutikoak bereziki lagungarriak izan daitezke:
- Estresak gainezka egiten dizunean
- Barruan zer sentitzen duzun argi ez duzunean
- Emozioak blokeatuta sentitzen dituzunean
- Harremanetan urduri edo itxita jartzen zarenean
- Zurekin bake handiagoa eraiki nahi duzunean
Ez duzu “ondo azaltzen jakin” behar. Ez da beharrezkoa zer gertatzen zaizun guztia argi edukitzea. Saioetan, pixkanaka, hori lantzen joango gara.
Zer lantzen dugu saioetan?
Saioak pertsona bakoitzaren beharren arabera egokitzen dira, baina ohiko lanketa hauek egiten ditugu:
- Estresa eta gainkarga
- Emozioen identifikazioa eta adierazpena
- Gorputz-kontzientzia
- Blokeoak eta barneko tentsioa
- Harremanak eta kokatzeko modua
- Mugak
- Autoezagutza
- Barruko argitasuna eta lasaitasuna
Nire ikuspegia bakarkako terapian
Nire saioetan, pertsona osotasunean hartzen dut kontuan: gorputza, emozioak, pentsamendua eta bizitzen ari den testuingurua.
Askotan, gure hezkuntzak burutik bizitzen erakutsi digu, baina ez gorputza entzuten. Horregatik, saio hauetan ez dugu soilik hitz egiten: gorputzak ematen dituen seinaleak ere entzuten ditugu.
Pedagogia Sistemikoaren, Biodantzaren eta gorputz-lanaren bidezko begiradatik, zure erritmoa errespetatuz egiten dugu bidea. Gorputzak bere denbora behar du, eta horrek prozesuari sakontasuna ematen dio.
Nola antolatzen dira saioak?
Saioak aurrez aurrekoak dira, eta Zarautzen eskaintzen ditut.
Hasierako proposamena
- Hasieran, astean behin egitea gomendatzen da
- Lehen fasean, 4–6 saio egitea proposatzen da
Horrek laguntzen du:
- Saioaren erritmoa hartzen
- Terapeuta-bezero arteko lotura sortzen
- Gorputza entzuten ohitzen
Ondoren
Saioen maiztasuna zure beharren arabera adosten da:
- Astean behin
- Hamabostean behin
- Hilean behin
Hasieratik astean behin egitea posible ez bada, zure egoerara egokituko dugu.
Ordainketa
- Saioaren unean bertan
Eskudirutan edo Bizum bidez
Zer ekar diezazuke terapia honek?
Bakarkako saioen bidez, pixkanaka honako hauek landu eta indartu daitezke:
- Barruan gertatzen dena argiago ulertzea
- Estresa hobeto kudeatzea
- Emozioei tokia egiten ikastea
- Gorputzarekin berriz konektatzea
- Harremanetan lasaiago eta argiago kokatzea
Zurekin bake handiagoa eraikitzea
Ohiko galderak
Zenbat saio behar dira?
Pertsona bakoitzaren araberakoa da. Hasieran, 4–6 saio astean behin egitea gomendatzen dut, eta ondoren zure beharren arabera adosten dugu jarraipena.
Astean behin etortzea ezin badut?
Ez dago arazorik. Ahal den maiztasunera egokituko dugu prozesua, zure egoera eta erritmoa errespetatuz.
Ez badakit ondo azaltzen zer gertatzen zaidan?
Hori oso ohikoa da. Ez da beharrezkoa dena argi ekartzea. Saioan bertan, pixkanaka, gorputzaren eta hitzaren bidez joango gara ulertzen.
Saioak online egin daitezke?
Une honetan, bakarkako saio terapeutikoak aurrez aurre eskaintzen ditut.

