Zerbait mugitu bazaizu, idatzi lasai
Batzuetan ez da erraza lehen pausoa ematea. Ez da beharrezkoa dena argi izatea, ezta ondo azaltzen jakitea ere. Nahikoa da barruan zerbait mugitzea edo laguntza behar duzula sentitzea.
Bakarkako saioei, talde-saioei edo hezkuntza-komunitaterako saioei buruz galdetu nahi baduzu, idatzi lasai. Zure egoera entzun, eta zuretzat (edo zuen taldearentzat) egokiena dena elkarrekin ikusiko dugu.
Non egiten ditut saioak?
Bakarkako saio terapeutikoak Zarautzen eskaintzen ditut, aurrez aurre.
Talde-saioak eta hezkuntza-komunitaterako saioak, berriz, talde edo erakunde bakoitzaren beharretara egokitzen ditut, lekua eta formatua kontuan hartuta.
Nola jarri nirekin harremanetan?
Idatzi lasai, eta ahal bezain pronto erantzungo dizut.

